Plataforma honetan matrikulatu gara gaur. Ondoren googlen kontu bat zabaldu dugu, eta honetan ditugun baliabide eta aukera desberdinak ikusi ditugu. Gero Picassaren bidez argazki hau igo dugu bertako kontura, eta ondoren bertatik plataforma honetara igo dugu. Arazo dezente izan ditudan arren azkenean lortu dut irakaslearen laguntzaz hau osatzea.
Lan hau egin aurretik, taldeka Ipuin multimedia bat osatua dugu power pointaren bidez, "Lutxi eta mendi aldeko aztia" izenekoa.
2007-04-24
Gaurkoan photo story programa erabiliz argazki batzuekin bideo bat osatu dugu. Bideo hau osatu haurretik bakoitzak gai bat aukeratu dugu bakoitzak. Nik hondartzen gaia aukeratu dut eta googlen 6 irudi aurkitu ditut gai honen inguruan. Irudi hauek z karpetan gorde ditut eta gero "photo story" programarekin bideotxo bat osatu dugu irudiz eta letraz. Ondoren bideotxo hau googlera igo dugu eta handik eguneroko honetara pasatu dugu. Niretzat lantzen ari garen prozedura gehienak berriak dira.
Hau atzoko irudia da, ezabatu egin zait eta berriro igo behar izan dudalako hona irakaslearen laguntzaz.
![]() |
| frogak |
2007-05-07
Gaur ipuin multimediaren ondorengo lana azaldu digu irakasleak eta taldeka lan hori antolatzen hasi gara buru-belarri. Lan hau gu praktiketan egondako ikastetxeetan erabiltzen diren teknologia berriak aztertzeko da. Horretarako lehenengo puntuan Word-en bakoitza bere ikastetxeko teknologia bereziak azaltzen hasi gara, baina ez dugunez informazio nahikorik lana osatu ahal izateko ikastetxeetara joan beharko gara galderak egitera. Hori dela eta taldean antolatu gara gutxi gora behera denok ideia berdinak jorratzeko eta gero bakoitza bere lanean murgildu gara.
2007-05-14
Gaur taldeko lanarekin jarraitu dugu, bakoitzak bere ikastetxeko informazioa ekarri dugu eta konparaketak eta ondorioak ateratzen saiatu gara. Eta gero "Movie Maker" programa nola erabiltzen den ikusi dugu, eta pelikula bat osatu dugu programa horrekin. Horrela bada hori egin ondoren bakoitza power pointez ikastetxeen deskribapenak laburbiltzen hasi gara gure taldean.
2007-05-15
Gaurkoan ere taldeko lanarekin jarraitu dugu. Horrela bada, power pointak batzen hasi gara, ondorio batzuk idatzi ditugu power pointen eta "Movie maker"-ez ikastetxeen argazkiak sartu ditugu bideo bat osatuz, hurrengo egunean denonak batzeko.
2007-05-21
Gaurkoan Blog-ak sortzen aritu gara. Dexente kostatu zaigu hauek nola sortzen diren ulertzea, baina azkenean nik nirea sortu dut eta taldekoa berriz Uxue taldekideak sortu du. Maitane berriz, ez da etorri eta nik Movie Maker-en bidez nire ikastetxeko argazkiak beste bi ikastetxeen atzean sartu ditut bitartean. Hori beraz elkartuta geratu da, nahiz eta nik ordenagailuan ez ditudan beste bi ikasetxeen argazkiak ikusten. Power point-a ere ia bukatzear dugu, nik gaur nirea itsatsi eta Uxuek berea bukatzea baino ez da geratzen. Gainera atal honetan ondorioak ere jadanik idatzita ditugu.
2007-05-22
Gaurkoan taldeko lanarekin jarraitu dugu. Bakoitzak lan bat hartu dugu. Maitanek Movie maker-a osatu du, Uxuek Power-point-a eta nik aldiz Word-eko dokumentuak batu ditut, ordenatu eta proposamena osatu dut. Gainera egunerokoa blog honetara igotzea lortu dut irakaslearen laguntzaz, atzo ez bait nuen lortu. Jadanik aste bakarra geratzen zaigu ikasgaia bukatzeko.
2007-05-28
Gaurkoan, orain arte egindako lanak blogera igotzen saiatu gara. Power point-a igo dugu lehenengo eta gero movie maker-a eskolen arteko konparazioei dagokienez. Izan ere saiatu garen arren word dokumentua igotzen, ez dugu lortu, sareak ez digulako utzi. Beraz horrekin arazo batzuk izan ditugu. Eta ondoren ipuin multimedia bideo bihurtzekotan egon gara, baina diapositiba baten trabatu zaigu eta ez dugu lortu momentuz hau bideo bihurtzerik. Horregatik ez dugu igo hona oraindik. Hala ere bihar ikasgaiko azkenengo eguna izango da eta espero dut arazo hauek konpontzea.
2007-05-29
Azkenengo eguna. Gaur izan da azkenengo eguna. Horrela bada, atzo igotzea lortu ez genituen dokumentuak igo ditugu blog-era. Nik Wordez egindako ikastetxeen deskribapen eta konparaketa igotzea lortu dut. Gainera Atzo ez genuen lortu gure ipuin multimedia bideoan bihurtzea, diapositiba batean trabatzen zela eta. Horregatik gaur Power point moduan igo du Maitanek. Arazo batzuk izan ditugu gaur ere hau igotzerakoan Blogarekin, baina berehala konpondu ditugu. Hemen daukazue beraz guk ikasgai honetan egindako lana.
